TXANPIÑOI BUDINA ONTTO KREMAZ BUSTIA PERREXIL UKITUAREKIN(ondo geratu zait eh?)
OSAGAIAK
600 gr. txanpiñoi
4 baratxuri ale
6 txalota
20 gr. ontto desidratatuak
10 gr. parmesano birrindua
gatza
piper txuria
500 ml. ura
6 arraultza
oliaba olioa
gurina (molderetarako)
perrexila
KREMARAKO
100 ml esnegaina
gatza
ontto salda
piper txuria
PROZEDURA
Onttoak 500 ml ur epeletan jarri biguntzeko, ondoren txanpiñoiak, baratxuriak eta txalotak moztu,
kazuelari oliaba olioa bota eta berotzen denean bertara txalotak bota, ondoren baratxuriak, ondo nahastu eta txanpiñoiak, seguidan onttoak eta beraien ura, gatza eta piper txuria bota eta 15 minutu egiten utzi, ondoren hauei ur guztia kendu eta gorde, eta pare bat minutu gehiago utzi, kazuelatik atera ondoren purea egin eta bertara gazta bota eta nahastu. Beste ontzi batean, 2 zuringo arrotu eta ondoren perretxiko purea erantsi poliki poliki eta gero gainotzeko arraultza guztiak,
masa molde ezberdinetara bota eta baño marian jarri 30 bat minutu 180 gradutara.
kazo batean onttoen salda(gordetako salda), nata , gatza eta piper txuria saltsa loditu arte ondoren itzali.
No hay comentarios:
Publicar un comentario